EUS |
Materia eta Forma. Xabier Gantzarain , ARGIA 2018
Batzuetan
erreferentzia
garbia
da,
eta
materiak
harritzen
zaitu:
indioilarraren
bi
luma,
metalizatuak,
marmorezko
euskarri
batean
sartuak.
2017ko
Antton
Abbadia
saria
jaso
zuenean
Ibon
Sarasolari
eman
zioten
oroigarria
berak
egin
zuen.
Beste
batzuetan
ez
dago
erreferentzia
argirik,
materia
baino
ez
duzu
begien aurrean, materia eta forma, eta orduan hagitzez ederragoa da, enigmatikoa.
Gaztea
da
Xare
Alvarez
Berakoetxea
(Donostia,
1990eko
ekainaren
25a).
Pauso
sendoz
hasi
du
bidea:
Parisen
erakutsi
du,
Bilbon,
leku
askotan;
bekak
jaso
ditu, sariak han eta hemen. Ohorezko aipamena jaso zuen 2016an Gipuzkoako Artista Berrien programan, hemen ikus dezakezun lan honekin: 15/32.
Ikuslea
iristen
da
lanaren
aurrera
eta
galdera
sortzen
zaio:
zer
da
hau?
Harria
dirudi,
astuna
ematen
du,
altzairuzko
beso
sendo
batek
dauka
paretari
lotuta,
besoa
bera
ere
piezaren
parte
bihurtzeraino.
Aztarna
bat
ematen
du,
auskalo
nondik
iritsitako
harri
bat,
fosil
bat,
aztarna
bat
inolaz
ere.
Zeren
aztarna
ote
da
hau? Enigma martxan da. Gero izenburua daukazu, 15/32, signatura bat, kode bat akaso?
Azalpenak
enigma
ederrago
bilakatzen
du.
Izenburua
lanari
buruz
ari
da,
beti
bezala,
baina
ez
dio
lanari
testuinguru
bat
eman
nahi,
lanaz
kanpo
dagoen
erreferentzia
bat,
ikusleak
beste
zerbaitekin
lotzeko
pista
bat,
askotan
gertatu
ohi
denaren
kontrara.
Aldiz,
lanaren
muinari
dagokio,
prozesuari
buruz
ari
da,
materiari buruz: 15 litro ur, 32 kilo zementu. Horixe da dena.
Eta
ikuslea
badoa
erakusketatik,
eta
arte
lana
materiaren
aztarna
dela
ohartzen
da,
arteak
beharbada
gauzen
materialtasuna
bera
ekartzen
digula
muturren
aurrera, gehienetan gure begiek ikusi ere egiten ez dituzten gauzak, beste denbora bat. Beste denbora bat, aztarnarik ezaren aztarnak ikusteko.